ZER DA
Nik Errenterian

Errenteriako produktu eta zerbitzuen eskaintza bateratua jasotzen duen Erakusleiho Digitala da. Errenterian denetarik topa dezakezu eta saltokian jasotzeaz gain etxean jasotzeko aukera ematen dizun proiektua da.

Gure helburua saltokietan dendek ematen duten harreta pertsonalizatua sarean ematea da.

ERRENKOALDE merkatarien elkarteak garatutako proiektua da. Gaur egun kontsumitzaileek informazioa etengabe bilatzen dute bai kanal fisiko zein digitalen bidez; honela nikerrenterian.eus webguneak Errenteriako dendek saltzen dituzten produktu eta eskeintzak zabaldu eta erakustera emateko bide berri bat ireki nahi du.

ERRENKOALDEn uste dugu beharrezkoa dela saltokien ikusgarritasuna eta online presentzia lantzea eta bezeroei ERRENTERIAKO produktuak eta zerbitzuak gerturatzeko kanal berri bat garatzea.

ZERGATIK
Nik Errenterian

… bertako erosketa eta erosketa sostengarriagoengatiko apustua egin dezagun!

ERRENTERIAKO DENDETAN DENETARIK DAUKAGU; behar duzun edozein produktu eta zerbitzu aurkituko duzulako.

Online bada ere, dendetan jasotzen duzun ARRETA PERTSONALIZATUA izango duzulako; galdetu lasai eta elkarrekin behar duzuna topatuko dugu.

Denon artean nikERRENTERIAN KOMUNITATEA egiten dugulako.

Produktuak etxean jasoko dituzulako; EROSOA da, edo nahiago baduzu dendatik pasa zaitezke zure erosketen bila, nahi duzun modura erosi Errenterian!

Errenteriako bertako merkatariei erosteak dituen milaka abantailez gain…

×