Ohiko galderak (FAQs)
ERREGISTRATUTA EGON BEHAR DUT?
Ez duzu erregistratu behar, baina zure telefono-zenbakia beharko dugu produktuaren erreserba egin ahal izateko, eta zure helbide elektronikoa ere bai, produktua etxera bidal diezazugun.
NOLA EGITEN DIRA EROSKETAK?
Gure webguneko edo Instagrameko gure profileko produkturen bat gustatu bazaizu, eska dezakezu Instagramen, Facebooken, WhatsAppen (687 343 180), e-mailez (kaixo@nikerrenterian.eus) edo telefonoz (687 343 180). Erosketak egin ondoren, produktua 24 orduz gordeko zaizu, ordainketa egin arte.
Ikusitako produkturen bati buruzko zalantzarik baduzu, bitarteko berberak erabil ditzazkezu gurekin komunikatzeko.
EROSKETA-LAGUNTZAILEA
Errenteriako saltokietan behar duzun guztia aurki dezakezu; beraz, produktu oso zehatzen bat nahi baduzu, egin kontsulta eta guk Errenterian non aurki dezakezun adieraziko dizugu.
Era berean, markei, produktuei, koloreei eta tailei buruzko kontsultaren bat baduzu, kontsulta helarazi besterik ez duzu egin behar, eta ahal dugun guztia egingo dugu zuri laguntzeko.
ZER PRODUKTU EROS DITZAKEZU?
Nikerrenterian webgunean edo Facebook eta Instagram ikusten duzun edozein produktu profiletan eros dezakezu. Beste produkturen bat behar baduzu, zure beharrak adieraz ditzakezu eta gure erosketa-laguntzaileak Errenteriako dendetan barrena gidatuko zaitu.
Kontuan izan aurkezten dizkizugun produktu horiek Errenteriako tokiko merkataritzakoak direla, eta, beraz, produktuen stocka epe laburrean agortu daitekeela. Zerbait interesatzen bazaizu, hobe duzu erreserbatzea!
ZEIN DA ZUEN ORDUTEGIA?
Online plataforma bat denez, zure eskura gaude eguneko 24 orduetan produktuak kontsultatu ahal izateko, baina erosketak eguneko edozein ordutan egin baditzakezu ere, gure zerbitzu-ordutegia astelehenetik ostiralera da, 09:30etik 17:30era. Produkturen bat eskatu baduzu edo gurekin harremanetan jarri bazara kontsultaren bat egiteko, lehenbailehen erantzungo dizugu.
EZEZTAPENAK
Erosketa bat ezeztatu edo aldatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu lehenbailehen, eskaera izapidetu den ala ez ikusteko. Produktua prest badago bidaltzeko, ezin izango da eskaera ezeztatu edo aldatu.
NOLAKOA DA ORDAINKETA-PROZESUA?
Produktu bat erostea erabakitzen duzunean, produktua 24 orduz erreserbatuta izango duzu, ordainketa egin dezazun. Ordaintzeko hiru modu daude: kreditu-txartel bidez, Bizum bidez edo transferentzia bat eginez.
Kreditu-txartelaren bidezko ordainketa egiteko, telefono mugikorra eskatuko dizugu eta SMS bat bidaliko dizugu ordaindu beharreko zenbatekoarekin eta ordainketa egin ahal izateko esteka batekin.
Ordainketa Bizum 687 343 180 bidez egiteko.
Banku-transferentzia bidez ordaintzeko, kontu-zenbakia bidaliko dizugu, transferentzia egin dezazun.
ZEIN DIRA ESKAINTZEN DITUZUEN BIDALKETA-METODOAK?
Produktuak dendan jaso ahal izango dituzu, edo etxera bidaltzeko eskatu.
BIDALKETA-GUNEAK ETA GASTUAK
Errenteria eta Lezo. (Ibilgailu jasangarrietan banatuko da).
Bidalketak 2 euroko tarifa izango du. Lehenengo hiru hilabeteetan Errenteriako Udalak diruz lagunduko du tarifa hori, eta tarifa 1 €-koa izango da.
Errenteria edo Lezo udalerritik kanpoko eskaerek tarifa berezia izango dute, eskaeraren ezaugarrien arabera. Kontsulta gaitzazu eta zure kasu zehatzaren berri emango dizugu.
BANAKETA-ORDUTEGIAK
Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30etara
DENDAN JASOTZEA
Dendaren ordutegiaren berri emango dizugu, bila joan aurretik.
Saltokian eskaera jasotzeko, erosketa berresteko mezua erakutsi behar da.
ITZULKETAK
Erosleak itzultzeko eskubidea du, eta, legearen arabera, erosketan atzera egiteko eskubidea baliatu ahal izango du 14 egun naturaleko epean, produktua jasotzen den egunetik zenbatzen hasita, betiere zalantzarik gabeko adierazpen baten bidez.
EDOZEIN PRODUKTU ITZUL DEZAKET?
ZENBAT DENBORA DAUKAT ITZULKETA BAT EGITEKO?
Eskaera jasotzen duzunetik 14 egun natural dituzu.
Ah! Eta opari bat egin nahi baduzu eta ez badakizu zer oparitu, esaiguzu zure aurrekontua eta oparia norentzat den, eta guk zure gertukoak harritzeko opari hori aurkitzen lagunduko zaitugu!